Iruñeko Tres Sesenta jaialdiaren bosgarren edizioa egingo da ekainaren 10ean eta 11n. Aurten, antolatzaileek bertoko taldeen aldeko apustu nabarmena egin dute.
Hala, ekainaren 10ean hauexek arituko dira oholtzan: Berri Txarrak, Belako, La Moda, Ciclonautas, Monte del Oso eta DJ Göo.
Ekainaren 11n, berriz, artista eta talde hauek izango dira Iruñeko Ziudadelan egingo den jaialdian: Xoel Lopez, Ken Zazpi, Maga, Grises, Baobabs will destroy your planets eta Edu Amnu DJ.
Informazio gehiago: tressesentafestival.es.