IKUS-ENTZUN

Euskal zinegileen filmak ikusgai Pekinen

Euskal zinegileek eginiko zortzi film labur proiektatuko dituzte bihar, irailak 13, Pekinen The Corner tabernan. 8 Basque Short Film Festival izeneko ekimena Txinako hiriburan dagoen MA Studio gune artistikoak, The Balde aldizkariak, Kimuak programak, eta The Corner Bar aretoak elkarlanean.

Emanaldia 21:00etan hasiko da eta ondoko filmak ikusi ahalko dira: Asier Altunaren Artalde, Isabel Hergueraren Amar, Angel Aldarondoren Ondar Ahoak, Kote Camachoren La Gran Carrera, Borja Cobeagaren Novio de Mierda, Telmo Esnalen Amona Putz, Koldo Almandoz Columba Palumbus eta Oriane Alcainek eta Alejandra Marquezek zuzenduriko 5 Recuerdos.

 Txinan ez dago atzerriko pelikulak ikusteko aukera handirik. Hala, 2011. urtean atzerriko 20 film baino ez ziren estreinatu herrialde horretako aretoetan. Dena dela, zifra hori handiagoa da Internet, telebista eta DVD piraten salmentei esker. Euskal ekoizpen bat ikusteko parada baina, are urriagoa da, “miraria”. Hori dela eta, eta Txinan zinearen industriak bizi zuen egoeragatik, antolatzaileek interesgarritzat jo dute Euskal Herrian eginiko film laburrak erakustea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button