MUSIKA

“Beltza Weekend”, erritmo beltzak Iruñean

Gautxoriak Soul Club eta Shakin’ Brothers kolektibo iruindarrek, Zentral aretoarekin lankidetzan, Beltza Weekend izeneko asteburu musikala ondu dute irailaren 28tik 30era. Jaialdiaren izenak aipatzen duenez, asteburua estilo beltzen inguruan ardaztuko da: “soul eta rhythm and bluestik, ska eta rocksteady jamaikarrera, rock and roll beltza bazter utzi gabe”.

Asteburu dantzagarriko protagonista nagusiak kontzertuak eta DJ espezializatuak izango dira. “Soul eta rhythm & blues estiloetan oinarritutako kontzertu sorta dotore eta askotarikoa izanen dugu gozagai, eta musika beltzeko disko jartzailerik onenak ekarriko ditugu hirira”.

Kontzertuok, eta emanaldi horien osteko DJ saioak, Zentral aretoan egingo dira; laster iragarriko dituzte bertan joko duten taldeen izenak. La Urbana eta Nebula tabernetan, bestalde, DJ saioak egingo dira. “Eta adi, larunbatean, eguerditik hasita iluntzera arte, musika egonen baita hiriko hainbat txokotan, aldi berean eginen den alldayer-aren bidez. Saio guztiak binilozko diskoekin eginen dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button