IKUS-ENTZUN

Beldurrezko lanak bidali

Urriaren 25etik azaroaren 1era bitarte egingo da Donostian XXV. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea. Horra, lanak bidaltzeko epea abuztuaren 15era bitarte egongo da zabalik. Izen-ematea online egin daiteke, edota formularioa online bidali, eta diskoa fisikoki helarazi Donostiako Victoria Eugenia Antzokira datorren abuztuaren 15a baino lehen.

2013ko urriaren 1aren ondoren egindako film luze eta laburrak aurkeztu ahal izango dira aurtengo zinemaren astera.
Zazpi sari banatuko dira: ikusleek emandako film luze onenari, film labur onenari, animaziozko film labur onenari, Espainiako film labur onenari sariak, epaimahaiaren saria film labur onenari, gazte epaimahaiaren saria film labur onenari eta Zilarrezko Méliès saria europar film labur onenari.

Beste aldetik,  Donostiako Sustapenak Film In lehiaketa antolatu du bigarrenez. Hiriko lekuak eszenatoki beldurgarri eta fantasiazko bihurtzea du helburu ekimenak, eta lanak bidaltzeko epea 2014ko abuztuaren 4an itxiko dute. Irabazleak 900 euro jasoko ditu!

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button