MUSIKA

Belarmiñak taldeak “Haztearen izerdia” EPa argitaratu du

Iki Poliki (gitarra eta ahotsa), Eñaut Maiz (baxua eta ahotsa), Ilargi Agirre (bateria) eta Joxi Ubeda (gitarra eta ahotsa) dira Belarmiñak taldeko kideak, besteak beste, Lobo Electrico, Tortura Sistematika, Bukaera, Batzuk, Tanta, Hard Maon eta Perros Deshidratados-en aritutako musikariak. Agirrek Perlak eta Screaming George and the Hustlers taldeetan ere jotzen du.

Bada, laukoteak Haztearen izerdia lau kantuko EPa argitaratu berri du Bonberenea Ekintzak etxearen bidez. Diskoa binilozko hamar hazbeteko formatuan dago eskuragarri, barruan, gainera, CDa dator.Grabazioaz Karlos Osinaga arduratu da, eta Leire Zumetak koruak egin ditu. Azalaren diseinua Garbiñe Ubedak egin du.

Diskoan bildutako lau kantuak gitarra sendoekin jantzitako pop doinuak dira, batzuetan indie-rock estiloaren dinamismotik edaten dute, eta beste batzuetan, berriz, giro lasaiagoak, folk kutsukoak,  gailentzen dira, Balerdi Balerdik Sugar taldearen kantuak moldatuko balitu bezala.

Bonberenea Ekintzak diskoetxearen arabera, “Energia, kemen eta grina handia darie Belarmiñak taldearen kantuei. Power pop eta rock and roll kutsuko doinuak dira, indartsuak, eta leunak, aldi berean, melodia politez jantziak”.

Informazio gehiago: bonberenea.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button