IKUS-ENTZUN

Nerabezaroko maitasun istorio tragikoa

Gaur, urriak 11, 19:30ean, eta Elorrioko Hileko Dokumentala saioaren barruan, La promesa (Karin Steinberger eta Marcus Vetter, 2015) filma pantailaratuko dute Iturri Kultur Etxean.

Film honetan hauxe narratzen da: “Nancy eta Dereck Haisom senar-emazteen erailketa bortitzak gogor astindu zuen mundu osoa 1985ean. Haysom senar-emazte dirudunak Virginia estatuko goi-mailako gizartearen partaide ziren aldetik, erailketak komunikabideetan piztutako interesa izugarria izan zen; telebistaz zuzenean emandako lehen epai penala izateraino heldu zen. Elizabeth alaba, erailketan laguntzaile izatea egotzita, 90 urteko kartzela-zigorra betetzera kondenatua izan zen. Jens Soering alabaren senargai alemaniarra, bizi osorako kartzelara zigortua izan zen erailketa bikoitza leporatuta. Epaiak nahasmendu handia eragin zuen jendartean. Hala eta guztiz ere, oraintsu egindako ikerketa batek, egungo forentse teknikak aplikatuta, Soering erruduntzat jotzen zituen froga nagusiak kolokan jartzen ditu. Presondegian 30 urte baino gehiago igaro ondoren, errugabetasun zantzu berriak agertu dira”.

Nerabezaroko maitasun istorio tragikoa, buruhauste judiziala bihurtuta: Jens Soering-en eta Elizabeth Haysom-en kasu misteriotsua. Lan honek hainbat sari jaso ditu: Panorama Sail Ofiziala, DocsBarcelona; IDFA, Herbeherak; Filmfest München, Alemania, eta Docs MX, Mexiko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button