ARTEA

“Distrito Foto” lehiaketan 1.538 argazki

Distrito Foto argazkigintza digital lehiaketaren zazpigarren edizioak, hiriko auzo guztietako 1.538 argazki jaso ditu aurten. Lehiaketaren sari banaketa bihar, urriaren 14an, arratsaldeko 19:00etan, egingo da Abando–Barrainkuako Udaltegian. 

1.500 eta 1.000 euro jaso dituzten lehenengo bi sariak, Alejandro Bregadoren Túnel Vision eta Mikel Arrizabalagaren Hiri Alegoria #4 lanak jaso dituzte, hurrenez hurren, eta Abandon eta Zazpi Kaleetan ateratako argazkiak izan dira. Bi proposamenek klasizismoa gainditzen zuten, epaimahaiak egindako balorazioaren arabera.

Lehenengo bi sariekin batera, epaimahaiak 500 euroko zortzi accesit eman ditu, hiriko zortzi barrutietako bakoitzeko argazkirik hoberenarentzat eta accesit gazte bat, 16 eta 20 urte arteko egileentzat. Horrez gain, duten kalitatea dela eta azpimarragarriak diren hamabi argazki aukeratu ditu. Argazki horiek, Barrutietako Udalegietan antolatuko den erakusketan ikusi ahal izango dira, Expodistrito programaren barruan. Erakusketa hau urriaren 17tik 31ra egongo da zabalik Begoñako Udaltegian, azaroaren 2tik 15era San Frantziskoko Udaltegian, azaroaren 16tik 30era San Inazioko Udaltegian eta, azkenik, abenduaren 1etik 23ra, Abando-Barrainkuako Udaltegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button