MUSIKA

Kontzertu andana, Donostian eta Gasteizen

Asteon emanaldi interesgarriak izango dira Donostiako Le Bukowski eta Doka lokaletan, eta Gasteizko Jimmy Jazz eta Helldorado aretoetan.

Hala, Le Bukowski klubean lau kontzertu izango dira igandera bitarte: ostegunean, martxoak 13, Jon Plazaola eta Antiguako Txiki; ostiralean, martxoak 14, Kill! Kill! Pussycat (Suedia) eta Islas Marshall; larunbatean, martxoak 15, El Desván del Macho, Norman eta  EG/MR DJ; eta, azkenik, igandean, martxoak 16, Anari eta El Fill del Mestre.

Larunbatean, halaber, Zart egitasmoaren lehen urteurrena ospatzeko kontzertua izango da Doka antzokian: Fira Fem, Anai Arrebak, Unicornibot, Joseba Irazoki eta Royal Jaleo-rekin.

Gasteizko kontzertuen harira, Triangulo del Amor Bizarro noise-rock banda galiziarrak ostiralean joko du Helldoradon; larunbatean, berriz, punk kutsuko gaua izango da, Bastards on Parade, Screamers and Sinners eta La Maravillosa Orquesta del Alcohol taldeen eskutik.

Jimmy Jazz aretoan ere beste bi kontzertu izango dira: ostiralean, Babylon Parranda Fest izango da La Raiz eta Bongo Botrako eta Calavera Collective taldeekin. Amaitzeko, larunbatean, Javier Krahe musikari espainiarrak Las diez últimas izenburuko lana aurkeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button