MUSIKA

Mahaster River taldearen agurra

Bergarako Mahaster River hirukoteak trasteak utziko ditu estreinatu berri dugun urtean. "2010eko Azaroaren 14an Argia astekarirako emandako elkarrizketan azaltzen genuen bezala Mahaster River proiektua parentesian geneukan, kide bat musikal batean lanpetuta geneukalako. 2011 urtean zehar Mahaster River taldea berriz ere taula gainean ikusteko aukera izango zela ere aurreratu genuen, eta horrela izango da. Baina oraingo honetan Bergarako taldearen bidaiaren amaiera izango dena taularatzeko elkartu gara", jakinarazi du taldeak ohar bidez.

Mahaster Rive Fernando Laskurain (gitarra), Mikel Azkargorta (baxua), eta Unai Azkarate (gitarra eta ahotsa) muskariek osatzen dute eta bi disko argitaratu dituzte: Nahasterrekan (2008) eta Irtenbiderik gabeko autobideak (2006). Taldeak blues akustikoa jotzen zuen, eta taldekide batzuk Sorkunekin ere aritu dira duela gutxi eskaini zituen emanaldi akustikoetan.

Mahaster River taldeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button