LITERATURA

Becerro de Bengoa saiakera saria

Aurkeztuko diren lanak 100 orrikoak izango dira gutxienez
eta 180 orrikoak gehienez. Inprenta-letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira eta lerro artean espazio bikoitza utziko da. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste
lehiaketa edo sariketa batean inolako saririk jaso gabekoak.

Lanen bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabeak, eta haietan bakarrik izenburua eta izengoitia jarriko dira. Horiekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, hauek jasoko dituena: izengoitia, egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia edo, atzerritarra izanez gero, baliokidea, helbidea eta telefonoa; eta gutun azalaren kanpoaldean lema eta zein saritara aurkezten den zehaztuko da.

Lanak aurkezteko epea 2010eko irailaren 8an bukatuko da. Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailean aurkeztu edo hara bidali beharko dira -Probintzia plaza, 5-3. 01001 Gasteiz, kanpoaldean Becerro de Bengoa saiakera saria jarrita.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button