ESZENA

Beasain eta Ordizian, “Antzerki Garaia” programa prest

Aurtengo Antzerki Garaia programa urtarrilaren 18an abiatuko da Beasain eta Ordizian. Bi herrietan launa proposamen eszeniko ikusteko abagunea eskainiko da.

Bihar bertan, urtarrilaren 18an, Beasainen, Antzerki Garaia programaren aurtengo edizioa hasiko da. Bertako Usurbe Antzokian, Obra de Dios eskainiko dute, 20.00etan. “New Yorken arrakasta handia izaten ari den komedia da. Unibertsoko Jauna, Zeru eta Lurraren egilea bisitan etorriko zaigu antzokira hamar aginduak berridaztera. Antzinatik egin izan ditugun galderen erantzunak jasotzear gaude. Zergatik Jaungoikoak Adan sortu zuen? Benetan Eva bekataria zen? Zenbat animalia sartu zituen Noek arkan?”

Antzerki Garaia programa osatuko duten beste lanak honakoak dira: otsailaren 2an, Ordiziako Herri Antzokian, Etxeko Saltsak (Txalo Produkzioak) obra eskainiko da; otsailaren 16an, Usurben, Txarriboda (Hika Teatroa); martxoaren 2an, The Funamviolistas (The Funamviolistas) Ordizian izango da; martxoaren 16an, Zerura Eroria (Anodino Teatroa) izango da ikusgai Beasainen; martxoaren 23an, Ergela (Txalo Produkzioak) obra emango dute Ordizian;  apirilaren 13an, Miss Karaoke ikusiko da (Metrokoadroka eta Pez Limbo) Beasainen; eta azkenik, apirilaren 20an, Tartean Teatroaren Ez Dok Hiru emanaldia izango da Ordizian.

Antzerki Garaia programari buruzko informazio guztia, hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button