IKUS-ENTZUN

Euskal Zine Bilerako Lehiaketa zabalik

  1. Euskal Zine Bilera abian da, eta lehiaketan izena emateko epea maiatzaren 2tik irailaren 30era bitartean egongo da zabalik.

Euskaraz egiten den Lekeitioko jaialdiak berrikuntzaz beteta etorri zen joan den urtean: “euskal ikus-entzunezkoaren iragana, orainaldia eta etorkizunak bat egiten zuten zine bileran, jaialdiaren norabidea mantenduz, baina bere zutabeak berrituz”.
Aurten, iazko proiektua sendotzeko urratsak ere emango dira, “euskal zinemako profesional eta zaleak biltzeko gunea eraikiz”.

Azaroaren 23tik 30era bitartean ospatuko den Euskal Zine Bilera gainera, urte osoan zehar banantzen diren ekimenez inguratuta dago, jaialdiaz gain euskarazko ikus-entzunezkoen markoa urtean zehar hedatuz.

Aurten banatuko diren sariak ondorengo hauek izango dira: Zuzendaritza onena 1.600 € eta Zilarrezko Antzarra; Gidoi onena 1.600 € eta Zilarrezko Antzarra; Film onena 1.900 € eta Urrezko Antzarra; eta Ikusleen saria 750 € eta Zilarrezko Antzarra.

Bete beharreko baldintza guztiak: Zine Bilera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button