MUSIKA

Governors taldeak bere bigarren lana aurkeztu du

Gaur goizean Bilbon egin duten aurkezpen-ekitaldian lau taldekide eta Anjel Valdes Oihuka diskoetxeko arduraduna izan dira. Taldearen soinua geroz eta rock zaleagoa dela esan dute taldekideek. Era berean, bandaren alde estetiko nabarmendu dute. Izan ere, hastapenetatik irudiari garrantzi handia eman diote eta oraingoan berdin egiten jarraituko dute, bereziki zuzenekoetan, "sorpresak izango dira", esan du J. Sang abeslariak, zein Ekon eta FJord taldeetan ibilitako ere baden.

Frenetikodrome lana aurtengo urtarrila eta otsaila bitartean grabatu dute Hi Gain estudioan Haritz Harreguy teknikariaren gidaritzapean. Ekoizpenean J. Sang abeslariarekin elkarlanean egin du eta masterizazioaz, berriz, Jonan Ordorika arduratu da. Aipatu 10 kantuez gain, diskoak bi gehigarri dakartzala: Hatortxu Rock jaialdiaren 10. urteurrena ospatzeko taldeak egin zuen Kritsal kolpatuak kantua eta bere klipa. Doinu horretan Ken Zazpiko Eñaut Elorrietak eta Sorkunek kolaboratu dute. Hitzak Fredi Paiarenak dira.

Hitzei dagokienez, bi atal desberdindu daitezke: batetik, gai politiko eta sozialak jorratzen dituzten kantuen saila, eta bestetik, alde gizatiarra erakusten duen doinu sorta. Sei kanturen hitzak J. Sang abeslariak egin ditu eta gainontzekoak Eider Zumalde, Aitor Antruejo eta Fredi Paiak.

Azkenik, aipatu behar da Governorsek jauzi berezia egin duela kantuen konposizio aldetik. Estiloa amorruz beteriko rocka izaten jarraitzen du, baina melodiek ere bere biziko garrantzia daukate; Euskal Herrian Kuraiaren parean jarriko genituzke.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button