
Lekeitioko Udalak, 70. hamarkadara hurbiltzeko jardunaldiak antolatu ditu, gaurtik, urriaren 7tik 11ra bitartean. Jardunaldiok laburmetraia, kontzertua eta mahai ingurua bilduko ditu egun hauetarako.
Hala, gaur, 19:30ean, Azkue aretoan, Jon Granderen laburmetrai batekin hasiko dira jardunaldiok. 1972ko irailaren 2ko Goiko Kaleko gertaeren inguruko laburmetrai bat ikusteko aukera izango da.
Barikuan, urriaren 10ean, Bide Ertzeanek 77 diskoaren aurkezpena egingo du Ikusgarri Aretoan. Izenburuak iradokitzen duen moduan, 70eko hamarkadan ipini du begi-puntua Tolosako taldeak.
“Askatasuna, maitasuna, berdintasuna bizi eta gozatu nahi duen gazteria, feminismoa eta ekologismoaren agerpena, ikastolen loraldia, sindikatuen bilakaera… 40 urteko gau beltzaren ondoren, orduko gazte belaunaldi haren ahalegina ez zen hutsala izan”
Bide Ertzeanek aspaldian egin duen disko gordinena da 77. Elektrikoena. Zuzena. Ezberdinena.
Hemen ikusi hala duzue Nontzeberrik egin zien elkarrizketa.
Azken ekimena, urriaren 11an, izango da, zapatuz. Barandiaran aretoan, arratsaldeko 19:30etan, 70. hamarkadako euskal musikaren entzunaldia eta tertulia izango da Morau eta Lpuntoren eskutik.



