ARTEA

“Basoan” esperimentazio eta sorkuntzarako gunea, Chillida Lekun

Nagore Legarreta artista hernaniarrak koordinatutako Basoan esperimentaziorako eta sorkuntzarako gunea, artean eta kulturan interesa duten gazteentzako jarduera da.

Basoan “esperimentazio artistikorako tokia da, eraikitzen ari den espazioa, sorkuntzara forma guztietan hurbiltzeko ideia-laborategia. Arteak eraldatze-ahalmen handia du, eta gaur egungo munduaren erronkei, bizi dugun pandemia adibidez, aurre egiteko tresna da.”

Chillida Lekun artea eta natura lotzen dira, eta espazio hori onena izango da orainari eta etorkizunari buruz hausnartzeko artea tresna gisa erabiliz.

16-23 urteko gazteentzako euskarazko jarduera martxotik abendura bitartean egingo da, 10 saiotan (martxoaren 25a, apirilaren 22a, maiatzaren 20a, ekainaren 17a, uztailaren 8a, irailaren 9a, urriaren 7a, azaroaren 4a, abenduaren 2a, eta abenduaren 16a).
Izena ematea doakoa da eta plaza kopurua mugatuta dago. Interesa baduzue, eman izena helbide elektroniko honetan: education@museochillidaleku.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button