BESTELAKOAK

“Martxoko Etiopikoak” topaketa Baionan

Baiona izango da gaurtik igandera bitartean, munduko kale. Ezkandrai elkarteak urtero antolatzen ditu topaketa artistiko hauek eta bertan hainbat diziplina artistiko biltzen dira: musika, dantza, kantua, olerkia, arte plastikoak… Ekitaldi guztiak Baiona, munduko kale lemapean antolatzen dira.

Beñat Achiary, zuzendari artistikoak, ondutako programaren xehetasunak zabaltzeko hauxe adierazi du: “Gerezien denbora, gure hiri-pastorala, Baionako portuko eskuinaldean, garabi horiaren ondoan, eskainiko da 2014ko ekainaren 29an. Itsasuko gereziek harritu gaituzte dagoeneko beren gorri-mota guztiekin… baina Gerezien denbora Pariseko Komunaren oroigarria ere dugu, Jean-Baptiste Clément poeta komuneroak utzitako kantu gogoangarriaz.
Otsaileko negu gorriak berean diharduenean, aktoreak, musikariak eta dantzariak pozez prestatzen dira pastoralarendako eta Etiopikoak datoz, hiriarekin buruz buruko hori, Ezkandrai elkarteak sortutako gertakaria, Gerezien denboraren gaian sakontzeko atsinartuko duguna, Adurreko olen (forjen) eta inguruko beste hainbat industrien historiaz.
Seigarren edizione huntan, argazkilari eta bideogileak, kantari, musikari, dantzari eta aktoreak ariko dira … kaleetan barna, okindegietan, eskoletan, unibertsitatean, Bokalen elkartzen diren Adur eta Errobi ibaien ibarretan .
Santagurutzeko goiko Breuer hirian, elkarteek eta artistek aztertuko dute nola, gure hirietan, naturarekin armonian bizitzen ahal giren : baratze kolektiboak, ekogune bihurtuak… etorkizun berri bati so”.

Programazioaren zer, noiz eta non, hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button