BESTELAKOAK

Saltzaile historikoen erretratu erakusketa, Bilboko Euskal Museoan

Bilboko Euskal Museoak Manuel Cuadro Peñaren 7 kaleetan, saltzen, saltzen. dependientes zuri-beltzeko argazkiz osaturiko erakusketa inauguratu du. Erakusketa uztailaren 9tik abuztuaren 31ra bitartean bisitatu ahalko da.

Gaur berton inauguratu den erakusketan, Bilboko 7 Kaleetako antzinako establezimenduetako saltzaile askoren erretratu ikus daitezke. “Gizon eta emakume horiek Bilboko Alde Zaharreko denda eta taberna ospetsuenetako mostradoreen atzean artatu izan gaituzte, eta horretan dihardute oraindik ere”.

Lau hamarkadatik gorako ibilbidea duen argazkilari autodidakta honen hitzetan, “irudi-sorta honek Bilboko Alde Zaharreko pertsona kutun eta zuhurrei egiten die omenaldia, izan ere, merezi du euren istorioak jakitea eta kontatzea”.

Argazkiak osatzeko, Eric Roche Blanchot idazleak bildutako testigantzak, hots,  gizon eta emakume bakoitzarekin egindako elkarrizketa pertsonalen emaitzak irakur daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button