
Bardoen bigarren fasea Iturenen abiatu zen larunbatean. 50 bertsozale inguruk segitu zuten bertako Herriko Etxekoan egin zen Baztan-Malerrekako Etxeko Kontuk eta Iruñeko Bertze Maldikoak taldeen arteko saioa. Ekitalditxoa merendu oparo batekin amaitu zen. Azkenean, etxeko taldearentzat izan zen jokoan zegoen puntua. Bi talde hauen bigarren saioa hilaren 29an izango da, Iruñean.
Baina Bardoak taldekako ekimenaren bigarren faseko beste saio batzuk jokatuko dira lehenago, hala, hurrengo ostiralean, hilaren 14an, Elizondoko Lepatanatuek 2 eta Lesakako Zortziko Haundiena taldeak arituko dira; 20:30ean Intza ostatuan.
Martxoko azken asteburuan, berriz, Bardoen bigarren faseko azken lau saioak jokatuko dira, Igantzin, Leitzan, eta Iruñean beste bi.



