MUSIKA

The Dad Horse Experience alemaniarrak irekiko du Bermeoko Mareak Jaialdia

Bermeoko Mareak Jaialdiaren xedea tradizioa eta abangoardia uztartzea da. Bada, jaialdi horren bigarren edizioa urriaren 11tik 15era bitarte egingo da Bermeoko hainbat aretotan. Gaur, baina, aurkezpen-kontzertua egingo dute Aita Guria baleontzian: 19:00etatik aurrera, The Dad Horse Experience talde alemaniarra arituko da gospel kutsuko doinu zuriak zabaltzen.

Mareak jaialdiaren arabera, “Countrya eta punka elkarrekin harmonian bizi dira Dad Horse Experience musikari alemaniarrean. Banjo, bonbo, kazoo, mandolina eta apalatxeen folkaren indarra islatzen duen ahotsarekin, edonori oilo ipurdia eragiten dion kalitate eta sentsibilitatearekin sortu du bere artea. Argi gutxirekin entzuteko musika, soto bakartietan eta argia bera behar beharrezkoa den lekuetan entzuteko musika”.
Alemaniarrak sustrai amerikarrak eta tradizio europarra uztartzen ditu bere doinuetan, besteak beste, bluegrass eta folka, baina baita punk-rock zaratatsua ere. Gizon-orkestra formatuan arituko da gaur Bermeon.

Urrian izango diren kontzertu eta bestelako ekitaldien berri aurrerago emango dugu: Tau, Searching for the Wrong Eyed Jesus, Jupiter Jon, Perlak, Juan Antonio Urbeltz, Boy Toy, Edorta Jimenez…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button