BESTELAKOAK

“Liburu fantastikoen liburutegia” erakusketa, Gasteizen

Txotxongilo Txoroak programaren barruan, Gasteizko hainbat dendatan Liburu fantastikoen liburutegia erakusketa ikusgai jarriko da egunotan. Aipaturiko dendetan, uztailaren 7tik 30era arte, lanketa plastikoaren laguntzaz moldaturiko liburu fantastiko bat jarriko da ikusgai. 

Antolatzaileen arabera, “Liburuak objektu fantastikoak dira; liburuetan ageri diren eszenatokiak eta pertsonaiak ere bai. Liburu fantastiko horietarako leku hoberik ez dago hirietako kaleak janzten dituzten erakusleiho fantastikoak baino, hor pizten baita hiritarron irudimena. Txotxongiloak Gasteizen 2016 aukera ederra da sarritan gutxietsi den adierazpide artistiko hau deskubritzeko. Jarduera horrekin batera Fantasiazko Liburuen Erakusketa antolatu dugu. Bertan, uztailean zehar, 25 komertziotako erakusleihoak fantasiaz apainduko dira, eta milaka gasteiztarren fantasia eta kultura-grina piztuko dituzte”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button