LITERATURA

X. Poesia Astea Errenteria-Oreretan

Hamar edizio pasatu dira Mikezulo kultur elkarteak poesiaren astea egiten hasi zenetik. Bertan, poesia errezitaldiak ez ezik, olerki musikatuak, antzerkiak eta hitzaldiak ere egongo dira.

Ekitaldiak gaur hasiko dira 19:00etan Fanderian Aire ibiltzeko erak talde-errezitaldiarekin, zirku telak eta musikarekin lagunduta. Hurrengo egunean 19:30ean Mikezulon Hatsaren olerki bustiak bideoaren aurkezpena egingo da eta 20:00etan batBada ale berrien aurkezpena.

Ostegunean, maiatzak 13, 19:30ean Egunsentiaren buruan errezitaldia egingo da Mikelazulon Aimè Cèsaire, negritude-aren poetaren eskutik. Ostiralean berriz, 20:30ean leku berean, Hiria ari du olerki musikatua izango da Fertxu Izquierdo eta Aitzol Lasaren eskutik.

Larunbatean 19.00etan batBada ale berrien bigarren aurkezpena egingo da baina oraingoan Marialuz Albuja idazlearen Ezinezko Pendizia poema bilduma errezitaldiarekin dantzaz, irudiz eta pianoz lagunduta.

Hurrengo asteazkenean, maiatzak 19, Marialuz Albuja Bayasrekin solasaldia prestatu dute 19:30ean Mikelzulon eta azkenik, maiatzaren 23an, Iratzeen Esporak liburuan oinarritutako errezitaldia izango da.

X. Poesiaren Astea Mikelzulo kultur elkarteak prestatu du eta ekitaldi ia guztiak euren egoitzan egingo dituzte maiatzaren 11tik eta maiatzaren 23a bitartean.

Mikelzulok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button