ESZENA

“Artxipielagoa”, kantuak, bertsoak eta irudiak

Igandean, 19:00etatik aurrera, ikuskizun berezia aurkeztuko dute Arriaga Antzokian, Artxipielagoa. Narrazio, abesti, bertsolaritza, musika eta bideo-proiekzio uztarketa da egitasmoa.

Andoni Egañaren hitz eta gogoeten inguruan ardaztuko da ekitaldia, bera izango baita gidari, haren narrazioaren inguruan harilkatuko dira beste protagonisten sormena: Ainhoa Garmendia sopranoa, Gari Mendizabal txistularia, Pello Ramirez txelo eta soinu-jotzailea, German Ormazabal piano-jotzailea eta Belen Ibarrolaren ikus-entzunezko sortzailea. “Andoni Egaña bertsolariak esatari lanetan, irla eta artxipielagoen inguruko gogoeta-hizketaldia eta musikaren nahiz kulturaren inguruko beste hainbat gogoeta eskainiko ditu”.

Hala, obraren lehenengo zatian, doinu klasikoak entzungo dira, “gure kultur ondare klasikoko abestiak eta abesti herrikoiak” (Jose Maria Iparragirre, Felix Telleria, Jesus Guridi…); bigarrenean, berriz, abesti berriagoak agertuko dira (Oskorri, Mikel Laboa, Xabier Lete, itoiz…).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button