ESZENA

Bapatean taldearen “Baserriko porrusalda”, Gasteizen

Gasteizeko Santa Maria Plazan, bihar, ekainak 11,  18:30ean, Bapatean taldeak Baserriko porrusalda euskarazko antzezlana egingo du.

Bapatean Zirko taldea Israel Cuadrado eta Odei Arregi dira, eta euren hitzetan, porrusalda bereziak jateko modu asko daude, “kozinatzen dugun eran jaten dugu, maitatzen dugun eran kozinatu, eta kozinatzen dugun moduan maitatu” horixe da kontatu nahi dutena: bizitza, errezeta batean kontatuta, eta bi pertsonaia su geldoan.

Eurek dioten moduan, “porrusalda, errezeta aski ezaguna, eta gurea, kozinatzeko modu paregabea. Gastronomia, lurreko produktuak, betiko jendea, herri kirolak, famili jakintza, barazkiak juliana erara, baratza, slow food-a, Zen filosofia. Jaten duguna al gara? Edo garenetik jaten dugu? Ez dagoelako gauzak egiteko modu bakarra, guk gurea aldarrikatzen dugu. Baserriko porrusalda!”

Bikotea Ataurin (Araba) bizi da eta Gasteizko Antzerki proiektuarekin bat egin ondoren, Taberna, Tenderete edo Loopas Luthier bezalako ikuskizunak sortu dituzte, beti zerbait berri sortzeko asmoz. Zirkua, clown, dantza eta txotxongiloekin, Atauri Art jaialdi txikia antolatzen dute arrakasta handiarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button