ARTEA

“FotoArte 2018” erakusketa, Gasteizen

FotoArte argazki lehiaketaren helburua argazkien irudien bitartez ikusteko estimulu iradokitzaile bat lortzea da, eta hori dela eta artea, musika, antzerkia, arte plastikoak, dantza, literatura, eta abar izango dira ardatzak.

Aurtengo ekitaldirako lanak entregatzeko epea otsailean amaitu zen, eta behin epea itxita, 168 egileren 323 lan jaso ziren. Orain, FotoArte 2018ko erakusketan, aurkeztutako lan horietatik guztietatik epaileek edizio honetako aukeratutako argazkiak ikusgai izango dituzue. Hogeita hamabi egileren 34 argazki aukeratu dira.

Saritutako argazkiak honakoak dituzue: Lehen saria (1000€) De Otros Tiempos, Diego Pedra Benzal argazkilariarena. Bigarrena (700€), Ana Maria Garciaren Hermoso Desierto Urbano izenekoa, eta hirugarren saria (400€), Jose Ramón Luna de la Ossak aurkezturiko Nature lanarentzat izan da.

Erakusketa Gasteizeko hainbat gizarte etxetan izango da ikusgai datozen asteetan. Orain, Zabalgana gizarte etxean izango da maiatzaren 28tik ekainaren 6ra bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button