MUSIKA

Europako Gerrartean konposatutako musika

Gaur hasiko da Musika-Músicako XVII. edizioa Bilboko Euskalduna Jauregian, eta igandera bitartean luzatuko da. Aurten, Europako Gerrartean (1914-1945) sortutako konposaketak izango dira oinarria.

Egunotan, martxoaren 1, 2, 3 eta 4an, 1.500dik gora musikarik parte hartuko dute, eta 70 gora kontzertutik eskainiko dira Musika-Músicako XVII. edizioan. Aurten, Rachmaninov, Prokofiev, Stravinsky, Sibelius, Falla eta beste batzuen musikarekin zinema, dantza, antzerkia eta literatura uztartuko dira, izan ere, jaialdiaren helburua da musika klasikoa hedatu eta sustatzea, eta horretarako kontzertu-sorta zabal bat eta jarduera paralelo ugari programatu dira, bertako zein nazioarteko artista ezagunen parte-hartzearekin.

Gaur abiatuko da ekimena, 20:00etan BOSek eskainiko da lehen kontzertuarekin. Bertan ere Bilboko Koralarekin, EASO Abesbatzarekin, Johanna Russanen sopranoarekin, eta Kevin Greenlaw baritonoarekin osatuko da emanaldia.

Aurreko batean esan genuen bezala, jarduera paralelo asko programatu dira Arteen besarkada izenburupean, eta hala, mahai-inguru, hitzaldi, topaketa artistekin, eta abarrek osatuko dute atal hori, non musikarekin batera zinema, literatura, dantza edota antzerkiaz gozatzeko parada egongo den.

Egitarau oso potoloa da, eta kontzertuen zerrenda ikusteko, onena duzue hemen begiratzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button