IKUS-ENTZUN

“Asterik Laburrena” ekimena, Tabakaleran

Aste honetan, Donostiako Tabakaleran, hainbat jaialdi eta zinema ekimenetako filmik ikusgarrienak pantailaratuko dituzte Asterik Laburrena izeneko zikloaren barruan. Bertan, EIECINE 2016 topaketetan irabazle suertatutako film laburren proiekzioa egongo da martxoaren 1ean. Hurrengo egunean, Kimuak saileko onenak ikusteko parada egongo da, eta azkenik, LABO Clermont Ferrand jaialdiko film labur ausartenak emango dituzte martxoaren 5era bitartean.

Hauexek dira Kimuak ekimeneko zazpi film laburrak: Beti bezperako koplak, Ageda Kopla Taldea; Caminan, Mikel Rueda; False flag, Asier Urbieta; Gure hormek, las Chicas de Pasaik (Maria Elorza eta Maider Fernandez); Hileta, Kepa Sojo; Ihesa, Alejandro Diaz Castaño; eta, azkenik, Renovable, Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño. Guztira, 63 proposamen jaso ziren joan den urtean eta aipatutako zazpiak aukeratu. “Katalogoak fikzioa, dokumentala eta animazioa jasotzen ditu, ikuspegi berrien bidez landuak. Hizkuntzei dagokienez, hiru euskara hutsean daude, bi gaztelaniaz dira, bat euskaraz, italieraz eta gaztelaniaz egina dago, eta beste bat ingelesez”.

Beste saioen gaineko zertzeladak Tabakalerak berak eman ditu: “Aurten, proiekzio saioak osatuko dituen sorkuntza lantegi bat proposatzen dugu berriro: Bartzelonako CraterLab Laborategiko Luis Macías gonbidatu dugu zeluloide formatu txikienaren oinarriei buruzko lantegi bat ematera: Super 8 milimetroko lantegia filmatzeko, errebelatzeko eta esperimentatzeko. Eta, aldi berean, Anatomie du Labo erakusketa Arteuparten izango da ikusgai, sailean parte hartzen duten artisten material grafikoz osatua: marrazkiak, diseinuak, laminak, kuadroak… Badator berriz ere LABO, luze bizi bedi asterik laburrena!”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button