ARTEA

“Baffest” festibalak jarduerez beteko du asteburua

Barakaldoko Udalak, Fotopop Producciones Culturales-ekin batera, antolatutako Baffest Argazki Jaialdiaren V. edizioak argazkigintzari lotutako makina bat jarduera antolatu du asteburu honetan. Hitzordu guztiak Clara Campoamor Kultur Etxean izango dira 9an, eta BIC Bizkaia Ezkerraldean, 10ean.

Larunbatean egun berezia izango da, izan ere, Baffest Argazki Eguna antolatu da. Clara Campoamor Kultur Etxean, Emakume Argazkilarien Baffest 2021 Lehiaketaren 6 finalisten lanak ikusiko dira epaimahaiaren aurrean. Horren ostean, Roberto Villalonek eta Miren Pastorrek jendearentzat irekita egongo den bisita zuzenduko dute Bide Onera Plazatik abiatuta.
Arratsaldean, 17:00etan, Clara Campoamor Kultur Etxean, proiektuen aurkezpena egingo da Deneb-en eta Maria Azkarateren eskutik, bai eta Esto es un cuerpo argazki aldizkariaren aurkezpena ere. Geroago, Emakume Argazkilarien Baffest 2021 Lehiaketaren sarien banaketa egingo da, eta Nagore Legarreta lehiaketako arduradunak banatuko ditu sariak.

Igandean, urriak 10, goizean, BIC Bizkaia Ezkerraldean honakoekin gozatu ahalko da: Maied Urrutiak emandako Zianotipia esperimentala tailerra, 8-12 urte bitarteko umeentzat; eta argazki-tailer praktikoa, Elisa Gonzalez Miralles argazkilariaren eskutik, helduentzat.

Izen emateak, eta bestelako informazioa: www.baffest.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button