IKUS-ENTZUN

Nontzefilmak lehiaketan parte hartzeko epea luzatu da

Nontzeberri.com kultura webguneak Internet bidezko Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa jarri du berriz ere martxan Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz. Lanak zinemakoak edo animaziokoak izango dira; azken horretan animazio teknika guztiak onartuko dira: 3D, Flash, stop-motion…

Aurten nobedade gisa: bost minutura arteko lanak aurkeztu ahalko dira.

Nahi duenak parte har dezake lehiaketan, jaioterri eta bizilekua direnak direla, eta nahi adina lan aurkez ditzake. Parte hartzea doakoa da.

Lanak honako formatu bakarrean aurkeztuko dira:  .flv. artxiboak, 25 Mb eta 5 minutuko iraupena (kredituak barne) izan dezakete gehienez ere. Zabalera 600 pixelekoa izan behar du.

Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan beharko dira eta, lehiatzeko, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak.

Lanak entregatzeko azken eguna apirilaren 9a izango da.

Aurtengo sariak honakoak dituzue:

Nontzefilmak Zinema Saria lan onenari: 1.500 euro
Nontzefilmak Animazioko Saria lan onenari: 1.500 euro
Nontzefilmak Euskaraz eginiko lan onenari: 2.000 euro

 Bestelako xehetasunak www.nontzefilmak.com webgunean jasoko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button