MUSIKA

“Bilbao Distrito Jazz” programaren barruan, Trio Capital taldea

Gaur, otsailak 12, Bilbao Distrito Jazz 2021 programaren baitan, Trio Capital taldea (Roman Filiu, saxo altua; Javier Moreno, kontrabaxua; eta Borja Barrueta, bateria) arituko da. Bilboko Udalak, Bilbaina Jazz Clubaren laguntzarekin, Bilbao Distrito Jazz ekimenaren XXI. edizioa abiatu zuen joan den ostiralean, formatu txikiko kontzertuak hiriko auzoetara eramateko asmoz. Martxoaren 12ra arte, ostiralero, kontzertu bat programaturik duzue.

Diogun bezala, gaur bigarren saioa izango da Trio Capital taldearen eskutik. Javier Moreno, kontrabaxu jotzailea, Trio capital bandaren liderra da. Morenok ibilbide luzea egin du, eta Euskaditik kanpo bereziki garatua duen jazz-jotzailea da, Gerald Cleaver, Tim Berne, Dino Saluzzi, Craig Taborn, Carmen Linares, Arcángel, edo David Dorantes musikariekin elkarlanagatik. Javier Morenok, New York, Madril eta Buenos Aires artean bizi denak, Madrilen kokatutako musikari talde bat antolatu du, “jazzistikaren arriskuari eta elkarrekintzari heltzeko moduari buruzko iruditeria komun bat partekatzen dutenak”.
Pandemiaren agerpenaren ondorioz, talde honen musikan sinergia sortzaileak bildu dira, “tokiko jazz garaikideko eszena bat sendotzeko gai direnak”. Horrela, Borja Barrueta bateria jotzaile bilbotarra taldera gehitu da.

Programazio guztia hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button