ARTEA

Alvaro Ledesmaren eskultura eta margolanak ikusgai El Muro galerian

Ledesma Errenterian jaio zen 1975. urtean. Musikaren mundura korista eta musika-jole moduan iritsi zen, baina geroago bere musika propioa konposatzen hasi zen. Kontzertuak eta proiektu ezberdinak egin ditu horren inguruan, adibidez, Allende Arnaiz bideogilearekin batera egindako Penelope, musika eta irudiak nahasten zituen erakusketa.

Oraingo honetan eskultura eta marrazkigintzaren inguruan egin dituen azken lanak ikusi ahal izango dira. Eskulturak burdina forjatuaz eginak daude eta Ledesmaren "seigarren etapari" dagokien Espectros bildumaren barruan daude.

Koadroak sortzeko material ezberdinak erabili ditu, hala nola, burdina, egurra edota zakuak. Espectros bilbumaren barruan ere sartzen dira

Poza, ilusioa eta alderdi astuna islatzen ditu bere obra gehienetan. Pertsona bakoitzaren ilusioen eta horiek gauzatu ezin arteko sentimenduak islatzen saiatzen da.

Ledesmak bizitzan egiten ditugun galderei erantzuteko sortzen ditu bere obrak, sentitzen duena espresatzeko modua da artea berarentzat.

Alvaro Ledesmak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button