ARTEA

Azkuna Zentroak erakusketak, instalazioak eta musika proposatzen ditu uda honetarako

Azkuna Zentroak erakusketez, instalazioez eta musikaz beteriko programazioa bildu du uda honetarako.

Zentroko erakusketa nagusia, Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik, Ana Laura Alaez artistarena da. Bertan bere azkenengo lan batzuk aurkezten dira, hasierako lan batzuekin elkarrizketan. “Euskal Herriko 80ko hamarkadako testuinguruan prestakuntza jaso ondoren, irudikapenaren kritika bat garatu du, bere klase-, genero- eta leku-izaeragatik ezarritako estereotipo zurrunak auzitan jartzen dituena – eguneroko elementuak eta elementu eskultorikoak konbinatzen dituen ekoizpen baten bidez-.”

Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala ekaineko lehenengo astea ospatu zen, eta hainbat proiektu daude oraindik ikusgai Zentroko espazioetan. Terrazan Baso bidaiariak / Bosques viajeros bisitatu daiteke, Jose Ramon Ais artistak publikorako asmatutako zuhaitz-lerrokatzearen prototipoa. Erakusketa horiek ikusteko Zentroak publiko desberdinetarako eta talde murriztuetarako bisita komentatuak prestatu ditu.

Uda honetan Artea eta Naturak, Azkuna Zentroaren programazioan zehar ibilbidea programa aktibatuko da. Bisita horiek “kulturarekin eta hizkera artistiko berriekin topaketa” sustatzen dute, baita taldeko hausnarketa ere.

Uztailaren 4ra arte bisita daiteke Lantegia espazioan Elena Aitzkoa artistaren Lendia Song erakusketa, baita Maider López-en Personaje izenekoa.

Musikari dagokionez, Azkuna Zentroak eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) Musika Loturak saioaren bigarren edizioa antolatu dute, musika eta kultura garaikidea soinu esperimentalaren bidez lotzen dituzten hainbat emanaldirekin.

Eta ikus-entzunezkoek ere tokia izango dute. Laida Lertxundi, Artista AZ kideak, 8 Topaketak proiektuarekin jarraitzen du, eta hainbat topaketa egiten ari dira.

Informazio gehiago, Azkuna Zentroak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button