BERTSOTAN

Durangaldeko eta Arratiako Bertsolari Txapelketak

Asteburuan izan dira Durangaldeko eta Arratiako Bertsolari Txapelketak eta bi hauetan, Gorka Lazkano eta Iñaki Iturriotzek jantzi dute txapela. Biak izango dira, beraz, Bizkaiko Txapelketan.

Maiatzaren 11an izan zen Durangaldeko Bertsolari Txapelketa Abadiñoko probalekuan. Bertsolariak Gorka Lazkano, Garikoitz Sarriugarte, Ander Salaberria, Peru Magdalena, Eñaut Uruburu eta Julen Sololuze. Azkenean Lazkano onena 415 punturekin. Atzetik, Peru Madalena (410), Ander Salaberria (242,5), Garikoitz Sarriugarte (242), Eñaut Uruburu (242) eta Julen Sololuze (197).
Hortaz, Gorka Lazkano saioko irabazlea, zuzenean sailkatuko da Bizkaiko txapelketara eta gainontzekoak puntuazioaren arabera.

Arratiako Bertsolari Txapelketa Zeanuriko kultur etxean izan zen maiatzaren 12an eta 120 lagunen aurrean Unai Ormaetxea, Beñat Romero, Ander Aldazabal, Illiart Gumuzio, Iñaki Iturriotz eta Irati Astondoa lehiatu ziren.
Iñaki Iturriotz 390,5 punturekin onean izan zen, geroxeago etorri ziren Unai Ormaetxea (359), Illart Gumuzio (199), Ander Aldazabal (190,5), Beñat Romero (182,5) eta Irati Astondoa (170).

Lea-Artibaiko Bertsolari Txapelketa izango da hurrengo saioa, maiatzaren 19an, Ondarroako Kafe Antzokian 17:30etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button