LITERATURA

Azkona eta Bidador idazleen lanak kaleratu ditu Pamielak

Haikuak idazteko erronka hartu zuen aspaldian Josetxo Azkonak, eta orain kaleratu duen liburua molde horretan dator. Kontraportadan irakur daitekeenez "….(haikuak) pizten du ikusmina gutartean. Bai, budismoak, taoismoak, zen filosofiak…, labur erranik, ekialde urruneko pentsaera aire horiek badute loturarik poesia mota honekin. Gako horien ezaguera, noski, baliagarria da haikua zertan den hobeki preziatzeko. Baina garbi gera bedi: haikuak ez du apologiarik egiten ezein erlijio edo eta bertze ideologiaren alde.
Haikuegileak, horrela, txitean-pitean bidean barrena ikusitakoak izanen du kontagai bere zeregin poetikoan, delako hori axola handiko edo ttipikoa den epaitzeke. Berak, gainera, ez du gogoko bere burua testuan agertzea."

Beste aldetik, joan den urtean hil zen Joxemiel Bidadorren poemak bildu dituzte Hutseaniko hazkurria izeneko liburuan.
Liburuan, dantza eta literatur ikerketan hain ezagun genuen idazle oparoaz haratago, poeta azaltzen da, bere barne munduko poz eta minei lotua, jakintsu, aske, jostari.
Askok aipatu duten bezala, Pamielak kaleratutako liburu honetan Bidadoren taupada jaso da.

Pamielak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button