BERTSOTAN

Azkoitiko eta Irungo final-laurdenak

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren asteburuan ere final-laurdenak jokatu dira., Unai Mendizabal Jauregi nagusitu da Azkoitian eta Oihana Iguaran Irunen.

Azkoitian, hirugarren final-laurdena jokatu da, eta hauen artean banatu da saioa: Ane Labaka Mayoz, Asier Azpiroz Iztueta, Eli Pagola Apezetxea, Maialen Akizu Bidegain, Oier Etxeberria Zubimendi eta Unai Mendizabal Jauregi. Lan puntuagarriak bukatuta, Unai Mendizabal Jauregik bildu ditu puntu gehien: 485,5. Honela, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara eta Zarautzen kantatuko du azaroaren 24an.

Irunen, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola “Euzkitze”, Eneritz Artetxe Eizagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñaki Apalategi Astigarraga eta Oihana Iguaran Barandiaran aritu dira.
Lan puntuagarriak bukatuta, Oihana Iguaran Barandiaran nagusitu da, 517,5 punturekin. Hori horrela, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara, eta Arrasateko saioan arituko da, abenduaren 1ean.

Show More

Related Articles

Back to top button