BESTELAKOAK

Montehermosok “Proiektu Artistikoak 2015” deialdia zabaldu du

Diru-laguntza hauen deialdiaren xedea Gasteizko udalerrian bizi diren artista plastiko, ikus-entzunezkoen edo diziplinartekoen lana ezagutaraztea da. Beren lan banakako edo taldekoa aurkezteko aukera eman nahi zaie Gasteizen bizi diren artistei, lan horiek ezagutarazi eta jendearengana hurbiltzeko.

Aurkeztu nahi diren lanek sortu berriak eta 2015 urte barruan amaituak izan beharko dute.

Montehermoso Kulturuneak deialdi honetara 12.000 euroko aurrekontua bideratu du, bai eta Montehermoso kulturuneko instalazio eta baliabideak ere.

Interesdunek apirilaren 17ra artekoa izango da eskabideak aurkezteko epea.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button