MUSIKA

“Hau ez da Euskal Rock Radikala”-ren bigarren partea

La Polla, Eskorbuto eta Kortatu taldeen omenezko emanaldia Gijon, Burgos eta Madriletik ari da martxoaren 4ra bitartean. Gero, martxoaren 18an, Durangoko Plateruenan eta Hau ez da Euskal Rock Radikala lelopean, punk talde mitikoon kantuak entzungo dira.

Bada orain bigarren parte bat egin nahi dute antolatzaileek, eta RIP, Hertzainak eta Barricada talde munstroak omendu nahi dituzte. Ordezkari hauek dira euskal punkaren musikari mitikoen azalean sartuko direnak: Zona Especial Norte, Pakean Utzi Arte, eta Picadura.
Kontzertu potenteak honako datetan egingo dira: Gasteizeko Jimmy Jazzen, apirilaren 22an; Azpeitiako S. Agustin Kulturgunean, maiatzaren 6an; eta Iruñeko Zentral Aretoan, urriaren 21ean.

Hau ez da Euskal Rock Radikala birak 3.000 pertsona inguru bildu ditu 2015etik; Gasteiz, Donostia, Iruñea, Bermeo, Logroño, Zaragoza eta Santanderreko zaleek jada aukera izan dute ikuskizunaz gozatzeko.

“Euskal Rock Radikala etiketa hedabideek erabili zuten 1980ko eta 1990eko hamarkadetan Euskal Herrian izandako musika-mugimendu bat izendatzeko, zeinak hainbat estilotako talde ezberdinak biltzen dituen. Talde askok ez zuten etiketa hori onartzen”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button