MUSIKA

Belakok “Hamen” izenburuko disko berria plazaratuko du azaroan

Belako Rekords eta Mushroom Pillow diskoetxeen arteko elkarlanetik merkaturatuko da, azaroaren 27an, Hamen. Disko horrek dozena bat doinu bilduko dituenak.

Lan berriak Mungiako laukotearen ohiko osagaiak uztartuko ditu: rock dantzagarria, 80ko urteetako elektronika, punk eta noise, energia eta gaztetasuna.

Kantak aurkezteko, 20 kontzertuko bira egingo du banda bizkaitarrak Estatuan barrena, azaroaren hasieratik 2016eko otsailera bitarte. Diskoa argitaratuko den egunean, hain zuzen, Bilboko Kafe Antzokian izango dira, eta gero taldeak, Bartzelona, Zamora, Murtzia, Miranda, Sevilla eta Alacant bisitatuko ditu, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button