LITERATURA

Aurtengo Donostia Hiriko Kutxa Literatura sariek argia ikusi dute

Atzo argia ikusi zuten 2022ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura sariek: Behin batean Loiolan, Iñaki Cid Larreak idatzita, eta Haragizko mamuak, Karmele Mitxelenak idatzita. Lanen aurkezpenean Iñaki Cid (idazlea), Karmele Mitxelena (idazlea), Mikel Insausti Muguruza (Kutxa kultur), Antxiñe Mendizabal (editorea) eta Xabier Mendiguren (editorea) bildu ziren. Lan biak Elkar argitalexeak plazaratu ditu.

Iñaki Cid Larreak idatzitako Behin Batean Loiolan lanak emakume ezkonberri baten heriotza tragikoaren pasadizoa kontatuko du. Egileak, ordea, “komediaren eta ironiaren arintasuna baliatuz jakin du gaiari gaurkotasuna ematen orain ia ehun urte gertatutako pasadizoari. Bide batez, hizpidera ekarriko ditu arautik kanpoko sexu-joerekiko iraganeko eta egungo errezeloak, adineko emakumezkoak nahiz neskatxa gazteak protagonista dituztenean batez ere.”

Beste aldetik, Karmele Mitxelenaren Haragizko Mamuak hainbat istorio bildu ditu: Guraso zaharren ezintasuna nola-hala daraman semea, bere bizitza noragabea zuzentzeko asmoz bikote-zita batera jotzen duen norbait, etxeko jaun-andreen gustuak bete behar dituen neskame etorkina, ama izatea lortzeko gorriak ikusteko prest dagoen emakume ez hain gaztea…

“Hezur-haragizkoak dira istorio hauetako pertsonaiak, ukigarriak haien arazoak, zinezkoak haien minak. Baina, aldi berean, badute mamuzko zerbait ere, alderdi ezkutu, lauso, atzemanezin bat.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button