MUSIKA

ETS taldeak abesti berria eta bideoklipa estreinatu ditu

Pandemiak ekarritako itxialdia ondo baino hobeto aprobetxatu du En Tol Sarmiento taldeak, eta hortik abesti berria eta bideoklipa estreinatu ditu: Zurekin batera.

Itxialdi egoeran inspiratuta dagoen abesti kolektiboa da Zurekin batera. Abesti kolektiboa da ETS taldeak kantura jarraitzaile-laguntzaileen ekarpenak hitzetan ekarri dituelako, bideoaren gidoian eta abesteko orduan.
ETS taldeak helburu nagusi bat agertu nahi du: “maitasuna xuxurla diezaiela bakoitzak bere ondoan dituen lagunei”.
Balada itxura duen kantak maitasun kolektiborako deia egin nahi du, elkarrengana hurbiltzeko asmo trinkoarekin. “Amodiozko balada egin dugu besarkatzeko unea iritsi delako, gerturatzeko, denok batera egoteko. Berriro, noski!”, dio taldeak.

Baga Bigaren zigilupean, En Tol Sarmientok bosgarren diskoa aurkeztu zuen joan den urtearen hondarretan, Bilboko Kafe Antzokian egin zuten prentsa agerraldian. Aukera berriak titulupean osatu zuten lan berriarekin, izenburuak esaten duen bezala, bide berriak jorratu nahi izan ditu taldeak. Sormen prozesuaren krisi baten eraginez, sorkuntza etenaldi bat egin zuten urte batzuetan. Baina indarberrituta etorri ziren lan berri horrekin.
Indarra ez dute galdu eta jo eta ke aritu dira konposatzen kanta berriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button