MUSIKA

“Ura bere bidean” proiektu musikal zirraragarria

Fair Saturday fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Laboral Kutxarekin lankidetzan, Ura bere bidean musika-proiektu berezia abiatu du.

Gatibu, Zea Mays, El Drogas, La Oreja de Van Gogh, Hertzainak, Su Ta Gar, Doctor Deseo, Mikel Urdangarin, En Tol Sarmiento, Olatz Salvador, Huntza, Sua, Ma Mu edo Idoia artistek parte hartu dute 70eko hamarkadatik gaur egunera arteko musika-gaien ikus-entzunezko grabazio berezietan. Hala, “gai bakoitza egun bat da egilearen eta hura interpretatzen duen artistaren artean, eta hala, sortu dira 14 harribitxi”. Parte hartzen duten hamalau artistek “omenaldia egiten dute eta errespetuz berrinterpretatzen dituzte beraientzat bereziak diren gaiak, eta proiektua belaunaldien, estiloen eta sentsibilitateen topagune zirraragarri bihurtzen dute.”

Abesti bakoitzaren bideo-pieza zirraragarria egin da, Jabi Elortegiren zuzendaritzapean, Javier Agirre argazki-zuzendaria dela. Gainera, proiektua 360º-tan grabatu da “entzuleentzako murgiltze-esperientzia ahalbidetzeko eta etorkizunerako bide berriak irekitzeko”.

Proiektu honen emaitzak irailaren 1etik aurrera ikusiko du argia, eta data horretatik aurrera astean abesti bat estreinatuko da fsnext.org-en harpidedun digital gisa. Aldi berean, esperientzia pilotu bat abiaraziko da, 25 pertsonako talde txikietan, abestien gaiez errealitate birtualeko betaurrekoekin gozatu ahal izateko.

Azkenik, abenduaren 10ean eta 11n (osasun-baldintzek horretarako aukera ematen badute) Bilbao Arenan elkartuko dira artistak kontzertu berezia eskaintzeko.
Ura Bere Bidean proiektuan interpretatuko diren kanta batzuk honakoak dituzue: Gatiburen Zoramena, Pier Paul Bertzaitzen Baratze bat, Lourdes Iriondoren Gaua, Erramun Martikorenaren Xorieri mintzo zen,  Xabier Leteren Ni naiz, Imanolen Mendian gora haritza edo Hertzainak taldearen Aitormena, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button