
Gaur pantailaratuko da estreinakoz Bilbon Right Now, Wrong Then (Hong Sang-soo, 2016, Hego Korea) filma, El Carmen aretoan, 19:45ean. Emanaldiarekin, gainera, Dani Soloaga FAS zineklubeko bazkide fundatzailea eta presidente ohia omendu nahi dute.
2015ean, Locarnoko eta Gijon hirietako zinemaldietan Film Onenaren saria eta Aktore onenaren sari jaso zituen. Filmak hauxe kontatzen du: “Bi gazte oharkabean topo egiten dute: zinegile bat (nola ez!) Cheom- soo (Jeong Jae- yeong) eta margolari bat Hee- yeong (Kim Mim-hee). Topaketa honetan oinarrituz Hong jaunak istorio eder bat sortzen du, sorpresa, sedukzioa, sormena eta edertasuna elkartuz”.
“Leuntasunez eta samurtasunez” filmatutako lana da, kutsu poetikoa dariona. Istorioa, gainera, bi ikuspuntu ezberdinetatik kontatzen da. Finean, zinea egiteari, eta era berean bizitzeari, buruzko gogoeta sakon eta umoretsua da.
Informazio gehiago: cineclubfas.com.