IKUS-ENTZUN

“Filmazpit” Zinema Zikloa, Montehermoson

Gaur, martxoaren 12an, 19:00etan, Gasteizko Montehermoson eta Filmazpit Zinema Zikloaren barruan, Margarethe von Trotta zuzendariaren Hannah Arendt filma pantailaratuko da jatorrizko bertsioan, eta euskarazko azpitituluekin.

Hannah Arendt, emakume filosofo, pentsalari, kazetari, judu eta Estatu Batuetara erbesteratua, Adolf Eichmannen epaiketaren berri emateko Jerusalemera bidaltzen du The New Yorker egunkariak non epaileek herio-zigorra ezarriko dioten gerra kriminal naziari.
Lau urtetan zehar, eztabaida sutsuen artean, A Report on the Banality of Evil izeneko liburua idatzi zuen gero. Publikazioak berehala sortu zuen zalaparta handia nazioartean.

Filmeko aktoreak Barbara Sukowa, Axel Milberg, Janet McTeer, Julia Jentsch  eta Klaus Pohl dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button