ESZENA

Miren Tirapuk “Atte hil aurretik” antzeztuko du Gasteizko Zurrunbilo jaialdian

Zurrunbilo euskal arte eszeniko garaikideen jaialdiaren bigarren edizioa egingo du Gasteizko Baratza Aretoak, Oihaneder Euskararen Etxearekin lankidetzan, gaurtik igandera bitarte. Hala, gaur bertan, Miren Tirapuk Atte hil aurretik antzezlana aurkeztuko du, 21:00etatik aurrera.

Sinopsiak hauxe kontatzen du: “Maxusek ipuin bera kontatzen zion gauero bere biloba Aneri. Duela bi hilabete, baina, Anek azkenekoz entzun zuen ipuin hori. Inauteriak iristean, Anek Erremosenea baserriko harategira joatea erabakiko du, urtero bezala ospatzera. Amonak lagatako hutsuneak eta inauteriek lur jota utziko dute Ane, eta argitara aterako da amonak kontatzen zion ipuin haren benetako esanahia”.

Zurrunbilo jaialdiaren baitan beste antzezlan hauek ere aurkeztuko dira: Jadanik Hilda, Parasite Kolektiboa; Plastika, Ixiar Rozas Eta Maite Arroitajauregi; Hiroshimako Zuhaitza, Kabia Teatroa; Karramarroa, Dxusturi Teatroa (Eneritz Artetxe) eta Mr. Señora, Metrokoadroka.

Zurrunbilo jaialdiari buruzko xehetasun guztiak: salabaratza.com.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button