BERTSOTAN

Asteon Araban izango diren saioak

Arabako Bertsozale Elkarteak asteon izango diren bertso-saioak iragarri ditu. Hala, lau hitzordu izango dira Gasteizen apirilaren 17tik 20ra bitarte.

Asteazkenean, apirilak 17, III. Bertsokatu txapelketa egingo da Txapelarri Tabernan, 21:00etan. Paula Amilburu, Iker Pastor, Peio Ormazabal eta Amaia Lasagak parte hartuko dute saioan.

Ostegunean, apirilak 19, bi saio izango dira. Hala, gaztetxearen 25. Urteurrenaren harira, gaztetxean bertan 21:00etan saio interesgarria izango da Iñaki Viñaspre, Jone Uria, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Fredi Paia, Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariekin. Josu Goikoetxea gai-jartzaile arituko da.

Egun eta ordu berean, baina Andra Mari Zuriaren enparantzan, eta Hirinet-en lehenengo urteurrena dela eta, bertsoa eta musika uztartuko dituzte Ander Solozabal eta Jagoba Apaolaza bertsolariek, eta Jere (akordeoia), Mikel Irusta (saxoa), Jorge Lauzurika (gitarra), Gorka Etxebarria (bateria), eta Maddi Ane (biolina) musikariek.

Azkenik, larunbatean, apirilak 20, eta Euskaran Elkartearen 15. Urteurrenaren harira, Ander Solozabal, Oihane Perea, eta Iñaki Viñaspre bertsolariak arituko dira Amaia Zentroan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button