ESZENA

Poltsiko Antzerkiak euskarazko sorkuntzak bultzatzeko deialdia abiatu du

Poltsiko Antzerkiaren baitan, euskarazko sorkuntzak sustatzeko VI. Proiektu Deialdia abiatu dute. Egitasmoak aurkezteko epea  urriaren 16an amaituko da. Aurten, gainera, bi diru-laguntza bideratuko dira: garaileak 4.000 euro hartuko ditu, eta finalistak, berriz, 3.200 euro.

“Poltsiko Antzerkian, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izan ohi da. Errealitate hori ikusita, alor horretan euskarazko sorkuntzak bultzatzea da ekimen honen lehen helburu nagusia”.

Seigarren deialdiaren helburua ez da diru-laguntza ematea baino ez, baizik eta koprodukzioa, izan ere, diru-laguntza jasoko duten lanak Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren egitarauren baitan ere estreinatuko dira, 2016eko otsailean.

Donostia Kultura da ekimenaren antolatzailea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin lankidetzan.

Informazio gehiago: donostiakultura.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button