ESZENA

Maite Agirrek bere hirugarren Max Saria jaso zuen atzo

Maite Agirre eta Gabi Losadadak Putzuak lehortzen antzezlanari esker jaso zuten Max Saria arte eszenikoen munduan lan egiten duten kideek hala erabakita.

2008ko martxoan estreinatu zen obra eta bi urteko ibilbidean hainbat sari jaso zituen, besteak beste, Torrejon de Ardozeko Udalak antolatzen duen Emakume Zuzendarien Saria.

Putzuak lehortzen amodio istorio baten iragana da eta egungo garaian murgiltzen da. Ander Lipus eta Maite Agirrek gaurko Ramón eta Ramona dira eta Joseba Usabiaga eta Inés Martinez de Iturre berriz, orain 20 urte ezagutu zireneko bikote gaztea da.

Ikuskizunak egitura zirkularra du eta akzioa gau bakarrean garatzen da. Musikak garrantzia handia du, gainera Inés Martinez de Iturre bera izan da musika sorkuntza lan guztien arduraduna, akordeoia, txeloa eta gitarra zuzenean jotzen dituela.

KomunikArtezek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button