MUSIKA

Asteburuan hainbat musika kontzertu, Getxon

Aste bukaeran hainbat kontzertu programatu dituzte Getxon. Hilaren 13an izango da lehena Bakarka zikloaren barruan Moonshakers taldearekin. Romo Kultur Etxean izango da ekitaldia 20:00etan hasita. Inge Isasik (ahotsa), Nagore M. Jauregik (gitarra, koruak eta loopak), Marga Aldayk (baxua eta koruak) eta Alba Granadosek (bateria) osatzen dute MoonShakers, psikodelia, surf doinuak eta punk rock ukituak uztartzen dituen indarrez beteriko rock taldea.

Hurrengo egunean eta Arrigunagako Barikuak zikloan, Bastardix eta Patxuko Nice taldeak arituko dira Muxikebarrin. Bastardix bederatzikote nafarrarekin abiatuko da gaua, hard, punk eta rock doinuekin, eta Amestutako lurraldea lan berriko abestiekin. Ondoren, Patxuko Nice hondarribiarrak pop leun eta landua eta reggaea uztartuko ditu, soul eta funk eraginak alde batera utzi gabe.

Azkenik, Bigarren Zapatua Euskaraz zikloaren barruan, Ruper Ordorika kantaria arituko da. Ordorika euskal musikaren erreferente eztabaidaezina da. Bere musika-ibilbide luzean berezko estiloa herri-tradizioarekin lotzeko gai izan da, nazioarteko abangoardiako artistekin lankidetzak alde batera utzi gabe. Oraingoan bere azken diskoa aurkeztuko du, Amour eta toujours, Mugalaris bandako musikariek lagunduta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button