IKUS-ENTZUN

FANT jaialdi fantastikoaren film onenak saritu dituzte

Aurtengo FANT amaitu da eta bertan pantailaratu diren lanik onenak saritu dituzte. Ana Hormaetxea, gidoilariak eta Nafarroako Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatuak, Chris Oosterom, Amsterdamgo Imagine Fantastic Film Festivalaren zuzendariak, eta Araceli Péres-Rastrilla, ekoizlea eta Espainiako Zinema Akademiako kideak osaturiko epaimahaiak edizio honetako Metraje Luzeko Film Onenaren Saria Ariane Louis-Seize zuzendariaren Vampira humanista busca suicida filmari eman dio, “maitasun-istorio zoragarria delako, freskotasunetik, gaztetasunetik eta egungo gizartearekin konektatuta egotearen originaltasunetik kontatua”.

Beste sari batzuk honako hauek izan dira: Sail Ofizialeko Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria She (‘Snake’) filmarentzat, Rene Zhanena, izan da, eta Euskal Film Labur Onenaren Saria Pablo Ríoren Conej steps out lanarentzat.
Panorama Sailean, Film Luze Onenaren Saria Daniel Moreno Garciaren He soñado con olas filmarentzat izan da; Film Labur Onenaren Saria, berriz, Victoria Wamerdamen Ik ben geen robot lanarentzat.
Zinemaldiko ikusleek Sail Ofizialeko Film Luze Onenarentzako Publikoaren Sarirako Siyi Liu zuzendariaren San Gui Quing Shi hautatu dute, eta Film Labur Onenarentzako Publikoaren Sarirako Raúl Mongeren La ley del más fuerte. Epaimahai Gaztea nobedadea izan da aurtengo FANT-en, eta San Gui Quing Shi filmari eman dio ere Sail Ofizialeko Film Onenaren Saria.
Era berean, FAS Zineklub Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria Pascal Planteren Red rooms filmarentzat izan da. Bestalde, Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) erabaki du 2024ko euskal film laburretan, FANT interpretazio onenaren saria Usue Alvarezentzat eta Urko Olazabalentzat izatea Nitya Lopez zuzendariaren Deadly Draw lanarengatik.

Sarituriko lan guztien gaineko informazioa: FANT

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button