Iragan berri den asteburuan beste bi saio izan ditu 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Zapatuan eta domekan jokaturiko bi saio horietan, Unai Mendizabal eta Ane Labaka izan dira irabazleak.
Zumarraga-Urretxuko Zelai Ariztin jokatutako kanporaketan Unai Mendizabalek irabazi zuen, eta bera izan zen puntu gehien (449,5) batu zituen bertsolaria. Â Elgoibarko saioan, ostera, Ane Labakak eskuratu zituen puntu gehien (458,5).
Datorren asteburuan saio bakarra egongo da, final-zortzirenetako azkena, hain zuzen.
Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean jokatuko da, eta bertan honako bertsolariak bilduko dira: Aitor Salegi, Eneko Araiztegi, Iñaki Zelaia, Mikel Artola, Oier Aizpurua eta Unai Izagirre.
Informazio gehiago, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak dauka.