IKUS-ENTZUN

Bideo amateurrak editatzeko dekalogoa plazaratu du Amaste-k

Amaste Comunicacion-ek garatu duen Bideo amateurrak editatzeko dekalogo aurreratuaren aurkezpenak programa horri hasiera emateko balio du Ingurune Mobila programari hasiera emango dio. Dekalogoak 10 bideo tutorial ditu, Egin ezazu zure kabuz filosofian oinarrituta eta eguneroko elementuak bilduta, ikus-entzunezkoen alorrean sartzeko ideia erraz batzuk biltzen dituztenak: esate baterako, plastikozko botila batez tripode bat egitea; erratz batez, airetik grabatzeko garabi bat; edo bizikleta batez, dolly bat, travelling-ak egiteko. Delalogo hau sarean dago eskuragarri lau hizkuntzatan.

Lantegi praktikoa ere abiatuko da Bideo amateurrak editatzeko dekalogo aurreratuan biltzen diren tresnak egiteko eta bertako trikimailuak probatzeko. Lantegia Larrotxene kultur etxean egingo da urriaren 16an eta 17an, eta guztira 8 orduko iraupena izango du. Izena ematea Larrotxenen, urriaren 14ra arte.

Urriaren 30etik azaroaren 5era egingo den Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXI. Astearen Calle 13 atalaren baitan eta B Aldea programaren esparruan, Ingurune Mobila Film Laburren I. Lehiaketa aurkeztuko dute. Ikus-entzunezkoen arloan herritarren parte-hartzea eta sormena sustatzea da lehiaketaren helburua.

Film laburrak sakelako telefono batez grabatu beharko dira, eta gehienez 1 minutuko iraupena izango dute. Halaber, hiriko auzoren batekin nolabaiteko lotura izan beharko dute eta, nola ez, fantasiazko generokoak izan behar dute. Lehen saria 600 €-koa izango da (gehi zinemaldiaz gozatzeko); bigarrena 300 €-koa (honi ere bi abonu emango zaizkio Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 21. Astera joateko); epaimahaiaren balorazioko gainerako zortziei bina abonu emango zaizkie.

Amastek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button